Administrazio eta Politika Publikoei buruzko Iberoamerikarentzako Nazioarteko Fundazioa (FIIAPP)

Administrazio eta Politika Publikoei buruzko Iberoamerikarako Nazioarteko Fundazioaren (FIIAPP izenekoaren) helburua zera da: “Gobernagarritasun Demokratikoaren, Estatuaren Erreformaren eta Administrazio Publikoen Modernizazioaren alorrean erakunde publikoak sortu, sustatu eta finkatzearekin zerikusia duten jarduerak garatzea, eta baita burutzeko agindua ematen dioten nazioarteko lankidetzaren eremuko beste edozein jarduera aurrera eramatea ere”. Eraginik gabeko gobernagarritasunak garapen ekonomikoa eta soziala oztopatzen dituela eta gobernagarritasun eraginkorrak bultzatu egiten dituela ulertuta burutzen da hori guztia.

Bere jardueraren zati garrantzitsu bat garapenerako espainiar lankidetzaren barruan kokatzen da, baina beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin batera lankidetza horren bideratzailearen papera bere gain hartu izanagatik, nazioz gaindiko Erakunde eta Organismo batzuek (Europar Batasunak, Munduko Bankuak, Garapenerako Banku Iberoamerikarrak, eta abarrek) diseinatu eta finantzatutako beste zenbait programetan bere presentzia eta parte-hartzea areagotzea lortu du FIIAPP delakoak azken urteetan.

Paper instrumental horrez gain, FIIAPP fundazioak jarduera propioak, batez ere prestakuntza-alorrekoak, garatzera ere esfortzu handiak zuzentzen ditu. Jarduera horiek fundazioak berak zuzenean diseinatu eta finantzatzen ditu.

Fundazioaren helburuen artean, honako hauek daude:

  • Giza eskubideak defendatzea eta zuzenbidezko estatuari babesa eskaintzea.
  • Gizartearen parte-hartzea sustatzea.
  • Garapen instituzionala. Gobernu onaren praktikak, egokia den marko ekonomiko eta finantzarioaren ezarpena barne hartuta, eta politika publikoen fidagarritasuna, ustelkeriaren aurkako borrokan islatzen dena.