Estatuaren Administrazio Periferikoaren Ministerio arteko Koordinazio Batzordea (CICAPE)

Estatuaren Administrazio Periferikoaren Ministerio arteko Koordinazio Batzordearen (CICAPE izenekoaren) xedea zera da: Estatuaren Administrazio periferikoaren eta ministerioetako Sailen arteko jarduerak koordinatzea.

CICAPEren funtzioak honako hauek dira:

  • Estatuaren Administrazio periferikoaren eta ministerioetako Sailen eta, hala badagokio, haien Erakunde publikoen arteko jardueren koordinazioa hobetzea.
  • Estatuaren Administrazio periferikoaren eta Ministerioen eta haien erakunde publikoen arteko komunikazioa eta informazioaren elkartrukea sendotzea.
  • Estatuaren Administrazio periferikoak beste Administrazio publiko batzuekin dituen harremanetarako irizpide orokorrak eta oinarrizko lerroak proposatzea.
  • Estatuaren Administrazio periferikoaren inguruko araugintza-proiektuei buruzko txostena egitea, eskudunak diren organoek hala eskatzen dutenean.
  • Estatuaren Administrazio periferikoaren alorrean, ministerioetako Sailek eta haien Erakunde publikoek buruturiko jardueren eta garatu beharreko proiektuen inguruan informazio-bideak ezartzea.
  • Helburu nagusia (hau da, Estatuaren Administrazio periferikoaren koordinazioa) lortzeko beharrezkoak diren adina funtzio gauzatzea.